Gorputz bila zentzumenez ezagutzeko arte-erakusketarako gorputzak behar ditugu.
Ernesto Neto. Naraman gorputza.
Babeslea: IBERDROLA
Guggenheim Bilbao Museoak Ernesto Neto: naraman gorputza erakusketa aurkezten du. Ernesto Neto (Rio de Janeiro, 1964) artistaren obrari buruzko atzera begirako paregabea da. Neto Brasilgo artista nabarmenenetako bat da eta nazioartean oso ezagunak dira haren eskultura organikoak, sarritan tamaina erraldoia dutenak.
Atrioan hasi eta Museoko bigarren solairuan barrena, erakusketa honek artistaren unibertso magikoan ibilbide paregabea proposatzen du. Zentzumenezko estimuluz eta ikusteko, ukitzeko eta usaintzeko iradokizunez betetako jokoan murgilduko du bisitaria, egunerokotik ihes egin eta pieza bakoitza zentzumen guztiekin sentitzeko gonbitea eginez.